2020.11.23 | Sailkatu gabea
Iritsi da Euskaraldiaren 4.eguna, eta berarekin batera euskararen erabilera eta garapenari buruz prestatu dugun hitzaldi sortatik lehenengoa datorkigu. Ukaezina da sare sozialak gure harreman sareen isla eta funtsezko elementu bilakatzen ari direla. Horregatik, sareetan egiten dugun hizkuntza hautuak eta hizkuntzaren erabilera ere aztertzeko eta horretaz hausnartzeko gaia dugu. Gaurkoan, sare sozialak, gazteak eta euskara izango […]
2020.11.22 | Sailkatu gabea
Euskaraldiaren 3. eguna lagunok! Bideo honetan Euskaraldiak eta Euskaraldirako sortutako ariguneak entitate bateko hizkuntza ohituretan nola eragin duen azaltzen digu bertako kide batek. Baliatu dezagun Euskaraldia eta sortu ditugun ariguneak inertziak eta errotutako hizkuntza ohiturak aldatzeko!
2020.11.21 | Sailkatu gabea
Euskaraldiaren 2.eguna. Bideo honetan pauso txikiak diruditen aldaketek euskararen erabileran izan dezaketen eragin handiaz hitz egiten digu Alexek. Baliatu dezagun Euskaraldia urrats txiki handi horietarako!
2020.11.20 | Ahobizi
Iritsi da Euskaraldia, eta horrekin batera, Euskaraldiaren aplikazioak funtzio berriak dakartza. Orain arte bezala, BERRIAK atalean Euskaraldiaren inguruko datu, notizia edo ekintzen berri emango dizuegu eta FANWALLaren bitartez zuen inguruan Euskaraldia nola bistaratu den, zer ekintza egiten ari zareten, zuen parte hartzea nola adierazten duzuen…. erakusten duten argazkiak elkarbanatu ditzakegu. Bi funtzio hauen bitartez Euskal […]
2020.11.10 | Sailkatu gabea
Bi aste baino gutxiago geratzen da Euskaraldiari hasiera emateko, eta horregatik, ariketan gure identifikagarria izango den txapa jasotzeko momentua heldu da. Zuetako bakoitzak izen-emate orrian txapa jasotzeko udalerri bat hautatu duzue, eta hurrengo bi asteetan udalerri bakoitzeko Euskaraldiko Batzordeak leku eta egun zehatzak jarri dituzte hauen banaketa egiteko. Zuen udalerrian txapak NON eta NOIZ banatuko […]
2020.11.09 | Sailkatu gabea
Gure herriak Euskaraldiko banderatxoekin jaztera gonbidatu nahi zaituztegu. Ekimen honek bi helburu nagusi ditu. Batetik, Euskaraldia bistarazi nahi da ekimen honen bitartez, kalean izan dezakegun ikusgarritasuna mugatu xamar dugun egoera honetan, gure etxeetatik eragitea da helburua. Geroz eta lehio eta balkoi gehiagotara iritsi, Euskaraldiaren ohiartzuna geroz eta handiagoa izango da. Bestetik, banderako 5€ren ekarpenarekin euskaltzaleen […]
2020.11.04 | Sailkatu gabea
2018ko Euskaraldiaren I.edizioak bizipen ugari utzi zizkigun parte-hartzaile guztioi. Besteak beste, ezustekoak, lorpenak eta zailtasunak, hirurak izan ziren 11 egun haietan sentitu eta bizi izan genituenak. Eta horiek, gure hizkuntza ohituretan eta hauen gainean genituen usteetan eragina izan zuten. Horregatik, aurtengo ariketa prestatzen ari garen honetan ere, hauek presente izatea oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu. […]
2020.11.02 | Sailkatu gabea
Euskaraldiaren oinarria dira udalerriz urdalerri, auzoz auzo edo eskualdez eskualde antolatu diren euskaltzaleen taldeak. Guzti hauen indarrak eta gogoak ezinbestekoak ari dira izaten ariketa hau antolatzeko. Guztira, 350 batzordeetatik gora batzorde antolatu dira Euskal Herrian, ehundaka pertsona barnebiltzen dituztenak, bakoitza bere testuinguruko beharretatik, bere ezaugarriekin, eta bere izaerarekin. Ezingo litzake Euskaraldia antolatu pertsona guzti hauen […]
2020.10.30 | Sailkatu gabea
Hiru aste falta dira Euskaraldia hasteko eta deia egin nahi diegu Euskal Herriko herritarrei, ariketara batu daitezen. Badakigu aurtengo Euskaraldia oso testuinguru berezian datorrela, baina Euskaraldia norberaren harreman sareetan hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa da eta ditugun harreman horietan (etxean, lanean, komertziotan, sare bidezkoetan) hizkuntza ohiturak aldatzea posible da. Zuek, aplikazio honetako erabiltzaileok izena eman duzue, eta konpromisoa hartu duzue, […]
2020.10.28 | Belarriprest
Kaixo belarriprest eta ahobiziok! Gaurko berri honetan, aplikazioak momentu honetan dituen funtzio eta helburuak zeintzuk diren azalduko dizkizuegu. Batetik, aplikazioaren “berriak” atalean, Euskaraldia ariketa sozialerako beharrezkoa dugun prestakuntza eskuratu ahal izango da: ariketak zertan datzan, rol bakoitza zer den eta zein konpromezu eskatzen dituen, hauek prestatzeko aholkuak… Horiez gain, Euskaraldiaren antolaketan zein berri ditugun helaraziko […]
2020.10.27 | Ahobizi
Aurtengo Euskaraldiaren antolaketak hilabete asko daramatza lanean eta horren adierazle dira Euskaraldian izena eman duten herrien zein entitateen datuak. Herrien kasuan, Euskal Herriko 423 udalerrik eman dute izena Euskaraldian. Zurea hauen artean dagoen ikusi nahi izanez gero, batzordean partu nahi baduzu, edo batzordearekin harremanetan jarri nahi baduzu, sartu Euskaraldiko mapan, hemen klik eginez: Euskaraldia herriak […]
2020.09.25 | Ahobizi
Aplikazio honen bitartez Euskaraz GEHIAGO, GEHIAGOTAN ETA GEHIAGOREKIN egiteari ekingo diogu guztiok. Izen-ematean gauden artean ariketaren prestatze lanak burutuko ditugu denon artean. Bakoitzak geure burua eta ingurua prestatuko dugu Euskaraldiaren 15 egunetarako. Horretarako, prestakuntza pilulak jasoko ditugu aplikazioaren bidez, astez aste. Hauek, Euskaraldiaren bigarren edizioa bere osotasunean zertan den eta honen oinarri diren ahobizi eta […]