Entitateen eta herrien izen-emate datuak

2020.10.27

Aurtengo Euskaraldiaren antolaketak hilabete asko daramatza lanean eta horren adierazle dira Euskaraldian izena eman duten herrien zein entitateen datuak.

Herrien kasuan, Euskal Herriko 423 udalerrik eman dute izena Euskaraldian. Zurea hauen artean dagoen ikusi nahi izanez gero, batzordean partu nahi baduzu, edo batzordearekin harremanetan jarri nahi baduzu, sartu Euskaraldiko mapan, hemen klik eginez: Euskaraldia herriak

Datu horietan gehiago murgilduta berriz, auzoka, herrika edota eskualdeka antolatu diren 375 Euskaraldiko Batzorde inguru aurki ditzakegu; beraien barruan ehundaka euskaltzale autoeratu barnebiltzen dituztenak. Batzorde horietan elkarlana da giltzarria, bertan biltzen dira udal ordezkariak, herritarrak, herriko eragileak… eta guztien artean erabakitzene dute Euskaraldiak tokian toki izango duen garapena.

Bestetik, aurtengo edizioaren berrinkuntza izango dien entitateak ditugu. Guztira, 7000 entitatek baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian. Hemen ditugu gizarte eragileak, elkarteak, hedabideak, enpresak, administrazio publikoa, establezimendu eta zerbitzu emaile txikiak… Entitate guzti hauetan, ia 13.000 barne arigune eta 12.000 kanpo arigune sortu dira, eta olatu horrek 90.000 pertsona baino gehiago zipriztintzen ditu.

Gizartean bizi dugun egoerak jarritako oztopoen gainetik ere, milaka herritarrek Euskaraldiarekin duen konpromisoa erakutsi dute jada. Orain, norbanako bezala erantzutea dagokigu. Beraz, animatu zeu ere olatu hau hartzera!