Euskaraldiko Solasgunea: SARE SOZIALAK, GAZTEAK ETA EUSKARA

2020.11.23

Iritsi da Euskaraldiaren 4.eguna, eta berarekin batera euskararen erabilera eta garapenari buruz prestatu dugun hitzaldi sortatik lehenengoa datorkigu.

Ukaezina da sare sozialak gure harreman sareen isla eta funtsezko elementu bilakatzen ari direla. Horregatik, sareetan egiten dugun hizkuntza hautuak eta hizkuntzaren erabilera ere aztertzeko eta horretaz hausnartzeko gaia dugu.

Gaurkoan, sare sozialak, gazteak eta euskara izango dira hizpide  Gaizka Izagirre gidari izango duen solasgunean. Iruñe Astiz (diziplina anitzeko artista), Alex Padilla (Gazteako sare sozialen arduraduna) eta Aiora Mugika (youtuberra) gonbidatu ditugu, gai honen inguruan dituzten hausnarketak elkarbanatu ditzaten.

Beraz, gogoratu,  iluntzeko 19:00etan eitb.eus eta euskaraldia.eus atarietan Streaming bidez jarraitzeko aukera izango duzuela gaurko solasgunea. Animatu parte hartzera!