Hiru aste Euskaraldirako

2020.10.30

Hiru aste falta dira Euskaraldia hasteko eta deia egin nahi diegu Euskal Herriko herritarrei, ariketara batu daitezen. Badakigu aurtengo Euskaraldia oso testuinguru berezian datorrela, baina Euskaraldia norberaren harreman sareetan hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa da eta ditugun harreman horietan (etxean, lanean, komertziotan, sare bidezkoetan) hizkuntza ohiturak aldatzea posible da.

Zuek, aplikazio honetako erabiltzaileok izena eman duzue, eta konpromisoa hartu duzue, euskaraz “gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” egiteko. Orain bi lan geratzen zaizkigu: batetik, gure ingurua prestatu behar dugu; bakoitzak aztertu ditzala bere praktika linguistikoak eta ikusi norekin, noiz, non egin dezaketen euskara «gehiago, gehiagorekin, gehiagotan». Eta bestetik, gure ingurukoak animatu ditzakegu Euskaraldian parte hartzera. Geroz eta gehiagok izena eman, orduan eta gehiago astinduko ditugu euskararen aldeko hizkuntza ohiturak.

Jada, 70.000 mila norbanakok eman dute izena ahobizi edo belarriprest moduan, eta hauetako %20ak ez zuen parte hartu Euskaraldiaren I.edizioan.

Badirudi geroz eta handiago egiten ari garela Euskaraldia osatzne dugunon komunitatea, baina horretarako ezinbestekoa dugu zure laguntza ere. Beraz, zure ingurua animatu eta prestatu, badator eta Euskaraldia!