Nola antolatzen da Euskaraldia?

2020.11.02

Euskaraldiaren oinarria dira udalerriz urdalerri, auzoz auzo edo eskualdez eskualde antolatu diren euskaltzaleen taldeak. Guzti hauen indarrak eta gogoak ezinbestekoak ari dira izaten ariketa hau antolatzeko. Guztira, 350 batzordeetatik gora batzorde antolatu dira Euskal Herrian, ehundaka pertsona barnebiltzen dituztenak, bakoitza bere testuinguruko beharretatik, bere ezaugarriekin, eta bere izaerarekin. Ezingo litzake Euskaraldia antolatu pertsona guzti hauen ilusioa, indarra eta lanerako gogorik gabe. 

Hona ekarri ditugu Euskal Herriko txoko desberdinetan antolatutako hiru batzorde desberdinetako lau kidek beraien batzordeari buruz eta Euskaraldiaren inguruan esateko digutena. Ikusi BIDEO honetan

Zure inguruan batzordea osatuta dagoen eta hauekin harremanetan jartzeko kontaktua zein den ikusi nahi izanez gero, sartu mapa honetan.