Ikas dezagun Euskaraldiko bizipenetatik!

2020.11.04

2018ko Euskaraldiaren I.edizioak bizipen ugari utzi zizkigun parte-hartzaile guztioi. Besteak beste, ezustekoak, lorpenak eta zailtasunak, hirurak izan ziren 11 egun haietan sentitu eta bizi izan genituenak. Eta horiek, gure hizkuntza ohituretan eta hauen gainean genituen usteetan eragina izan zuten. Horregatik, aurtengo ariketa prestatzen ari garen honetan ere, hauek presente izatea oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu. 

Aurreko edizioan ezagututako abantailak baliatu, eutsi ezin izan ditugun hizkuntza ohiturak berrartu eta egindako akatsak nola aldatu ditzakegun pentsatzeko momentua iritsi zaigu. Hausnarketa pertsonal horretan lagungarri izan dakiguke, ondorengo bideoan hiru euskaldun hauek beraien bizipenetatik esateko digutena entzutea. HEMEN BIDEOA

Geroz eta gertuago dago gure hizkuntza ohiturak aldaraziko dituen Euskaraldia. Eta zuk, zure ingurua prest al duzu hizkuntza ohiturak astintzen hasteko?