Jantzi ditzagun kaleak Euskaraldiarekin

2020.11.09

Gure herriak Euskaraldiko banderatxoekin jaztera gonbidatu nahi zaituztegu.

Ekimen honek bi helburu nagusi ditu. Batetik, Euskaraldia bistarazi nahi da ekimen honen bitartez, kalean izan dezakegun ikusgarritasuna mugatu xamar dugun egoera honetan, gure etxeetatik eragitea da helburua. Geroz eta lehio eta balkoi gehiagotara iritsi, Euskaraldiaren ohiartzuna geroz eta handiagoa izango da. 

Bestetik, banderako 5€ren ekarpenarekin euskaltzaleen mugimendua baliabidez indartu nahi da. Banderen bidez jasoko den diru ekarpena, Euskaltzaleen Topaguneak krisiaren eraginez arriskuan dauden euskararen aldeko egitasmoei eusteko, eta euskararentzat estrategikoak diren ekimenetarako baliabideak eskuratzeko erabiliko du; besteak beste, Euskaraldia Euskal Herri osora zabaltzen laguntzeko. Hala ere, Euskaraldiaz gain, beste hainbat ekimen bultzatzen ditu Euskaltzaleen Topaguneak biltzen duen euskara elkarteen mugimenduak urte osoan zehar. Horiek guztiak herriz herri antolatzeko eta bultzatzeko baliabideak urriak izan ohi dira eta egoera zail honetan ekimen horiei eusteko elkartasun ariketa bat proposatzen dizuegu. 

Beraz, jantzi ditzagun gure etxeetako lehio eta balkoiak Euskaraldiarekin!

BANDERATXOAK