Txapa banaketa

2020.11.10

Bi aste baino gutxiago geratzen da Euskaraldiari hasiera emateko, eta horregatik, ariketan gure identifikagarria izango den txapa jasotzeko momentua heldu da. 

Zuetako bakoitzak izen-emate orrian txapa jasotzeko udalerri bat hautatu duzue, eta hurrengo bi asteetan udalerri bakoitzeko Euskaraldiko Batzordeak leku eta egun zehatzak jarri dituzte hauen banaketa egiteko. 

Zuen udalerrian txapak NON eta NOIZ banatuko diren jakin nahi baduzu, MAPA HONETAN ikusi ahal izango duzue zure udalerriaren gainean klik bat eginda. Eta informazio hori ez badago, bertan egongo da herri batzordeko kontaktua, zuzenean beraiei galdetu ahal izateko.

Animo, azken txanpan sartuta gaude eta!