2020.12.04 | Sailkatu gabea
Zientoka batzordekidek egin duzue posible EUSKARALDIA. Milaka herritarrek hartu dugu parte ariketan. Eskerrik asko. Bihartik aurrera ere, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egingo dugu.
2020.12.02 | Sailkatu gabea
Gaurkoan mezu argia dakarkigu Emiliok: «Euskaraldia bukatutakoan ere, saiatuko naiz behin eta berriko euskaraz hitz egiten». Azken bi asteetan aldatzen ari garen hizkuntza ohiturak mantentzea ez da lan erraza izango, baina pentsatu zailena egin dugula. Eta zuek, prest horri eusteko? (ikusi bideoa hemen)
2020.12.01 | Sailkatu gabea
Bihar iluntzean ez egin beste planik, Euskaraldiak badakar plan borobila! Ariketako zailtasunak nola gaindutu argitzeko saioa dakarkigu. Aurrekoan Gemma Sanginesekin egin moduan, bihar, abenduaren 2an, Pello Jauregirekin izango dugu (Euskaraldiaren Youtube kanalean). Saio hau ahobizi eta belarriprest guztiei zaigu baliagarri; ariketan zehar sortzen zaizkigun zailtasun, kezka, edo duda-mudak argitzeko parada izango baita. Beraz, Euskaraldiak sortu […]
2020.12.01 | Sailkatu gabea
Gaurko bideoko protagonistaren kirol taldeak Euskaraldian osatu duten arigunea beraien hizkuntza ohiturak aldatzeko baliatuko du. Orain arte, denek euskaraz jakin arren, beste hizkuntza batean funtzionatzen zuen beraien taldeko dinamikak, baina Euskaraldiak euskaraz hitz egiteko aukera ekarri die. Egin dezagun guztiok berdin! (hemen bideoa ikusgai)
2020.11.30 | Sailkatu gabea
Euskaraldiaren 2.edizioak arlo sozioekonomikoan ezarrita dauden hizkuntza ohiturez hausnartzeko eta hauek eraldatzeko lehen urratsa eman duela esan genezake. Baina nola ematen dira aldaketa hauek sektore honetan? Zein dira ezarrita dauden hizkuntza ohitura horiek, eta nola kudeatu beharko lirateke? Galdera horiez eta askoz gehiagoz jardungo dira biharko solasgunean Naiara Goia (Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko zuzendaria), Aritz […]
2020.11.29 | Sailkatu gabea
Hemen da Euskaraldiaren 10.eguna! Gaurko aholku bideoan euskaraz egitea gutako bakoitzak barruan dugun indarra zabaltzearekin eta ematearekin parekatzen du hizlariak. Beraz, zabaldu dezagun gure harreman sare guztietan euskarak ematen digun indarra! Ikusi bideoa hemen.
2020.11.28 | Sailkatu gabea
Bideo labur honek eman dakiguke guztioi zer hausnartua. Gaurko protagonistak, euskara erabiltzearen eta entzutearen aberastasunaz hitz egiten digu. Berak hitz egiteko gaitasuna ez izan arren, hau entzuteko prestutasuna erakusten du; beraz, gainontzekook ez genuke gure hizkuntza aldatu beharko halako egoeretan. Euskaraldiak elkarrizketa elebidunak izatera ohitzen lagundu gaitzake. Beraz, baliatu ditzagun Euskaraldiko hurrengo egunak ere gure hizkuntza […]
2020.11.27 | Sailkatu gabea
Iritsi zaigu Euskaraldiaren 8.eguna! Jada norbaitekin edo batzuekin hizkuntza ohituraren bat aldatu duzue? Oraindik ez bada horrela, gaurko bideoan Aitziberrek ezagun batekin egindako hizkuntza aldaketaren bizipen bat kontatzen digu (ikusi hemen). Txapa soinean eramateak estres linguistikoa murrizten digu, guztiek euskaraz ulertzen dutela ziurtatzen baitigu identifikarriak. Beraz, zuek ere, gogoratu: ahobizi edo belarriprest, LEHEN HITZA BETI […]
2020.11.26 | Sailkatu gabea
Iritsi zaigu Euskaraldiaren 7.eguna! Onezkero zuen rolak zalantzaren bat, ezinegonen bat… sorraraziko zizuten, ezta? Gure hizkuntza ohiturak aldatzea badakigu ez dela lan erraza. Horregatik, hurrengo solasguneak ahobizi eta belarriprestak izango ditu hizpide. Euskaraldiaren ariketaren oinarrira joango gara; Gemma Sangines eta Pello Jauregi bidelagun, hizkuntza ohituren aldaketez, rol bakoitzaren errealitateaz zein konpromisoaz, aldatu ditugun hizkuntza ohiturak […]
2020.11.25 | Sailkatu gabea
Gaurko protagonistak dioskun bezala, gutako bakoitzak euskararen erabilera aregotuz eta gure hizkuntza ohiturak euskararen alde aldatuz, modu batean edo bestean gure hizkuntza, euskara, zaintzen ari gara. Ikusi nola egin dezakezun hau Tarba protagonista duen bideo honetan.
2020.11.24 | Sailkatu gabea
Bihar, azaroak 25 asteazkena, izango dugu Euskaraldiaren 2.Solasguneaz disfrutatzeko. Biharkoan, musikariek izango dute hitza eta hauek euskaraz abestearen hautuaz hitz egingo digute. Gure hizkuntzarekin euskal kulturan sortzen jarraitzeko hautua egin duten hiru musikari izango dira protagonista: Rafa Rueda, Alex Sardui eta Maria Rivero, hain zuzen. Bakoitzaren bizipenetatik euskal musikaren esparrua barrutik ezagutzeko aukera izango dugu. […]
2020.11.24 | Sailkatu gabea
Euskaraldiaren 5.eguna! Gaurkoan Johnen testigantzak badakarkigu zer ikasia. Inguruko edo ezezagunekiko sortzen ditugun hizkuntza aurreiritziak alde batera uzteko baliatu dezakegu Euskaraldia. Lehen hitza beti euskaraz eginez jakin dezakegu aurrean dugunak ulertzen digun edo ez. Horretarako, lagungarria izango dakiguke gure buruarekin ditugun beldur eta zalantzak alde batera uztea. Gogoratu, erabiltzen den Euskara dela Euskararik onena! Ikusi ondorengo […]