Elkarren artean gainditu ditzakegu zailtasunak

2020.11.26

Iritsi zaigu Euskaraldiaren 7.eguna!

Onezkero zuen rolak zalantzaren bat, ezinegonen bat… sorraraziko zizuten, ezta?

Gure hizkuntza ohiturak aldatzea badakigu ez dela lan erraza. Horregatik, hurrengo solasguneak ahobizi eta belarriprestak izango ditu hizpide. Euskaraldiaren ariketaren oinarrira joango gara; Gemma Sangines eta Pello Jauregi bidelagun, hizkuntza ohituren aldaketez, rol bakoitzaren errealitateaz zein konpromisoaz, aldatu ditugun hizkuntza ohiturak mantentzeaz… hitz egingo da.

Zuk ere zure esperientzia eta zalantzak argitu nahi badituzu, eta besterik gabe, Euskaraldiaren funtsa eta ariketa sozial honen funtzionamendu eta helburuak barrutik ezagutu nahi badituzu, solasgune hauetara batu zaitezke.

Hauek  euskaraldia.eus atarien bitartez jarraitu ditzakezue.