Euskaraldian, aurreiritzi eta konplexuak alde batera

2020.11.24

Euskaraldiaren 5.eguna!

Gaurkoan Johnen testigantzak badakarkigu zer ikasia. Inguruko edo ezezagunekiko sortzen ditugun hizkuntza aurreiritziak alde batera uzteko baliatu dezakegu Euskaraldia. Lehen hitza beti euskaraz eginez jakin dezakegu aurrean dugunak ulertzen digun edo ez.

Horretarako, lagungarria izango dakiguke gure buruarekin ditugun beldur eta zalantzak alde batera uztea. Gogoratu, erabiltzen den Euskara dela Euskararik onena!

Ikusi ondorengo bideoa.