Euskaraldiko 2.Solasgunea: MUSIKA ETA EUSKARA

2020.11.24

Bihar, azaroak 25 asteazkena, izango dugu Euskaraldiaren 2.Solasguneaz disfrutatzeko.

Biharkoan, musikariek izango dute hitza eta hauek euskaraz abestearen hautuaz hitz egingo digute. Gure hizkuntzarekin euskal kulturan sortzen jarraitzeko hautua egin duten hiru musikari izango dira protagonista: Rafa Rueda, Alex Sardui eta Maria Rivero, hain zuzen. Bakoitzaren bizipenetatik euskal musikaren esparrua barrutik ezagutzeko aukera izango dugu.

Publiko gisa parte hartzeko aukera duzue: Donostiako Tabakalerako Kutxa-Plazan, iluntzeko 19:00etan. Horretarako, hemen eman behar duzue izena. Bertaratu gabe ere, jarraitzeko aukera izango dugu guztiok Streaming bidez eitb.eus eta euskaraldia.eus webguneen atarietan.

Ez galdu aukera eta animatu parte hartzera!