Euskaraz ulertzen dutenekin, EUSKARAZ

2020.11.27

Iritsi zaigu Euskaraldiaren 8.eguna!

Jada norbaitekin edo batzuekin hizkuntza ohituraren bat aldatu duzue? Oraindik ez bada horrela, gaurko bideoan Aitziberrek ezagun batekin egindako hizkuntza aldaketaren bizipen bat kontatzen digu (ikusi hemen).

Txapa soinean eramateak estres linguistikoa murrizten digu, guztiek euskaraz ulertzen dutela ziurtatzen baitigu identifikarriak. Beraz, zuek ere, gogoratu: ahobizi edo belarriprest, LEHEN HITZA BETI EUSKARAZ. Ondoren, rolaren eta testuinguruaren arabera erabakiko duzue elkarrizketa euskara hutsean mantendu edo elkarrizketa elebiduna izan.

Urrats txikietatik egiten dira aldaketa handiak!