Zein ederra den euskara(z) entzutea

2020.11.28

Bideo labur honek eman dakiguke guztioi zer hausnartua. Gaurko protagonistak, euskara erabiltzearen eta entzutearen aberastasunaz hitz egiten digu. Berak hitz egiteko gaitasuna ez izan arren, hau entzuteko prestutasuna erakusten du; beraz, gainontzekook ez genuke gure hizkuntza aldatu beharko halako egoeretan.

Euskaraldiak elkarrizketa elebidunak izatera ohitzen lagundu gaitzake. Beraz, baliatu ditzagun Euskaraldiko hurrengo egunak ere gure hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko!