ELKARREKIN GAINDITU DITZAKEGU ZAILTASUNAK

2020.12.01

Bihar iluntzean ez egin beste planik, Euskaraldiak badakar plan borobila!

Ariketako zailtasunak nola gaindutu argitzeko saioa dakarkigu. Aurrekoan Gemma Sanginesekin egin moduan, bihar, abenduaren 2an,  Pello Jauregirekin izango dugu (Euskaraldiaren Youtube kanalean).

Saio hau ahobizi eta belarriprest guztiei zaigu baliagarri; ariketan zehar sortzen zaizkigun zailtasun, kezka, edo duda-mudak argitzeko parada izango baita. Beraz, Euskaraldiak sortu dizkizun kezka edo ezinegonei irtenbidea aurkitzeko saioa izango dugu.

Animatu zeu ere parte hartzera!