Euskaraldiko 3.solasgunea: ARLO SOZIOEKONOMIKOAREN HIZKUNTZA(K)

2020.11.30

Euskaraldiaren 2.edizioak arlo sozioekonomikoan ezarrita dauden hizkuntza ohiturez hausnartzeko eta hauek eraldatzeko lehen urratsa eman duela esan genezake. Baina nola ematen dira aldaketa hauek sektore honetan? Zein dira ezarrita dauden hizkuntza ohitura horiek, eta nola kudeatu beharko lirateke?

Galdera horiez eta askoz gehiagoz jardungo dira biharko solasgunean Naiara Goia (Arantzazuko Gizarte Berrikuntza Laborategiko zuzendaria), Aritz Otxandio (FAGOR taldeko Berrikuntza Sozialeko arduraduna) eta Mari Jose Aranguren (Orkestra, Lehiakortasun Euskal Institutuko zuzendaria).

Bihar, abenduak 1, 19:00etan izango da zuzenean Donostiako Tabakalerako Kutxa-Plazatik. Presentzialki parte hartu nahiko bazenuke hemen klik eginda eman behar duzu izena. Bestela, euskaraldia.eus edota eitb.eus-etik zuzenean jarraitu ahal izango dugu guztiok Streaming bidez.

Jarrai dezagun Euskaraldiaz ikasten!