Urte osoan egiten dot euskeraz, batez be lanean ,asko baloratzen doztie euskera jakitzea. eskerrik asko euskera!!! Topera euskaraldia!!!
naiara (Leioa)
Ahobizi
Unibertsitatean normalean gazteleraz egiten duten ikaskide batzuekin egin dut euskaraz, eta alde egin dudanean beraien artean euskaraz egiten jarraitu dutela ohartu naiz. Domino efektua dauka euskarak!
Gontzal (Bilbo)
Ahobizi
Saiatzen naiz euskeraz egitea, nahiz eta niretzat zaila da, txaparekin konfiantza eman dit euskeraz hitz egitea hausartzeko
Feli (Gasteiz)
Ahobizi
Lagunekin,lankideekin, familiakideekin eta ingurukoekin euskeraz aritu naiz txapa neramalarik.
Iratxe (Zornotza(Amorebieta-Etxano))
Ahobizi
Egunerokotasunean ez dut nire ahizparekin euskaraz egiten, euskaraldia dela eta, etxean euskara gehiago entzuten da :)
Irantzu (Iruñea)
Ahobizi
8. urratsa ezin dut bete, ariguneak fisikoak izanda eta ni Alemanian bizita, ezin bait dut bertara gerturatu. Agian hurrengo Euskaraldian arigune birtualak eskeini litezke ere?
Naroa (Donostia)
Ahobizi
Egunero musika zein telebista euskeraz ta txapa eramaten duenari hitz egin diot normaltasunez 😋
Julene (Bilbo)
Belarriprest
Belarriprest ofizialik ez dut topatu atzerriwn izanda, baina nere helburu bezela definitu ditudan lagunak nolabait belarriprest rolean ari dira beraiek konturatu gabe :-)
Naroa (Donostia)
Ahobizi
Egunero irratia eukaraz entzuten dut.
Rakel (Antzuola)
Belarriprest
Euskaraldia zer den azaldu diet euskara ikasleei eta hainbat laguni.
Andrea (Montevideo)
Ahobizi