Etxean, lanean, sare sozialetan...normalean euskaraz eiten dot. Gehien harritu ta poztu nauena dendetako erabilpena izan da.... Txapa eroanda pentsa ez nuen jendeak niregana euskaraz jo dau (Corte Ingelesean adibidez) ...pozgarria. AURRERA EUSKARALDIA, AURRERA EUSKARA
Amaia (Bilbo)
Ahobizi
Oso ondo pasatu dut eta jende asko ezagutu dut eta euskaraz haiekin hitz egin dut. Hurrengoan, ahobiz izatea espero dut
Patricia (Durango)
Belarriprest
Nire herriaz harro. Aupa Barakaldo Euskalduna!
Olatz (Barakaldo)
Belarriprest
Etxean aitak euskaraz nirekin hitz egiteko interes handia erakutsi du egun hauetan. Polita da bion artean euskaraz egitea!
Jon Ander (Barakaldo)
Ahobizi
Aho biziz bizi dut eta jarraituko dut!
Alazne (Hernani)
Ahobizi
Ez dut txapa egunero soinean izan, baino euskera mihi puntan bai!
Arantxa (Hernani)
Ahobizi
Orain arte gazteleraz ari ginen unibertsitateko lagunen txatean euskaraz ari gara Euskaraldia hasi denetik
Naroa (Donostia)
Ahobizi
Belarriprest oso ondo.
Ivani (null)
Belarriprest
11. urratsa konturatu gabe bete dudala konturatu berri naiz :-) Unibertsitateko lagunekin dudan uasap taldea helburu hartuta, denak bertan euskaraz aritu garanik Euskaraldia hasi nuenetik eta beraz gure txat taldea arigune birtuala bihurtu dugu!
Naroa (Donostia)
Ahobizi
13. urratsa erraza izan da, urrats bakoitzeko bizipen bat partekatu bait dut hasiera-hasieratik! Euskaraldian aktibo aritzearen bizipena ematen dit, atzerrian egonda kalean bizitzeko aukera zuzenik ez bait dut zoritxarrez.
Naroa (Donostia)
Ahobizi
