Txikitatik etxean gazteleraz hitz egin izan dugu, amak jakin arren, aitak ez dakielako. Aurten, buru belarri sartu naiz euskaraldian eta ariketa etxean eta etxekoekin egitea zen nire erronka. Amari komentatu nionean nire aurtengo konpromezua zela berarekin eta ahizparekin euskaraz egitea,hasieran ez zitzaion asko gustatu baina elkarrizketak aurrera egiten zuen heinean, animatzen hasi zen eta azkenean eman du izena berak ere euskaraldian. Belarriprest izan da, eta 15 egunez, euskarazko elkarrizketak izan ditugu ama eta bion artean. Gaurtik aurrera horrela jarraitzeko saiakera egingo dugu, ea hurrengo euskaraldirako ez den erronka bat baizik eta errealitate bat.
Irati (Gernika-Lumo)
Ahobizi
Nahiz eta egunero euskara erabili behar litzateken, Euskaraldia aukera ona izan da. Nire aurtengo proposamena euskara erabiltzen jarraitzea izango da.
Xandra (Barakaldo)
Belarriprest
Oso gustora ibili naiz euskaraz mintzatzen, ildo beretik jarraituko dut!!
Ion (Gasteiz)
Ahobizi
Saiatu naz ahalik eta hoberen egiten.Orain urtean zehar ere!!
Arrate (Arrigorriaga)
Ahobizi
Ezezagunei lehen hitza euskeraz izanda sorpresa asko hartzen dozuz, onak danak!
Izaskun (Bilbo)
Ahobizi
Lanean eta etxean eukaraz hitz egiten dut eta alabarekin egunero hitz egingo dut.
Iker (Bilbo)
Belarriprest
Oraindik asko daukat ikasteko, baina pausoz pauso, espero dut hurrengo euskaraldian ahobizi izatea.
Aitor (Gasteiz)
Belarriprest
Euskara beti prest!
Olatz (Bakio)
Ahobizi
Atzerrian bizita ahal dudan guztia egiten dut euskaraz: etxean oporretan nagoenean eroai ditudan euskarazko liburuak irakurtzen ditut, euskarazko musika entzuten dut, interneten saio batzuk euskaraz ikusten ditut eta Alemanian euskararen ekapena egiten dut herrialde eta hizkuntza ezberdinak batzrn dituen antzerki proiektu batean :-)
Naroa (Donostia)
Belarriprest
Aste hauetan sare sozialetan ia dena euskaraz argitaratu dut, baina herrualde ezberdinetako lagunak ditudanez, batzutan beste hizkuntzetan argitaratzen dut ere, hauek ulertu dezaten
Naroa (Donostia)
Ahobizi