
Euskaraldiko unitate didaktikoen aurkezpen publikoa egin dute gaur goizean Koldo Mitxelena Kultur Gunean. Euskaraldiak hezkuntza komunitatearen jardunean hizkuntza ohiturak lantzeko eskaintzen dituen aukerak azpimarratu eta euskararen erabilera dinamizatzeko haur eta nerabeen garrantzia azpimarratu dute prentsaurrekoan parte hartu duten eragile guztiek.
Agerraldian Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaile nagusiak, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabidea euskararen Institutuko zuzendariak eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak izan dira, material didaktikoen sorreran parte hartu duten eragileekin batera: Ikastolen Elkarteko Unai Arellano, Gipuzkoako Urtxintxa eskolako koordinatzaile Maite Asensio eta Irria elkarteko Garazi Urrosolo. Agerraldian izan dira, era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako foru zuzendariak eta Edurne Otamendi Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuko arduraduna.
Euskararen erabilera bultzatu eta hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin, hezkuntza formalak euskararen garapenean daukan zeregina nabarmendu du Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak. Ildo beretik Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak esparru ez-formala Hezkuntzan egiten den lanaren osagarri ezinbesteko dela azaldu du eta aurtengo Euskaraldian entitateen lanketan haur eta gazteei zuzendutako eskaintza duten eragileek izango duten garrantzia azpimarratu du.
Ikastolen Elkarteak, Irrien Lagunek eta Gipuzkoako Urtxintxa eskolak prestatu dituzte Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketan euskara lantzeko unitate didaktikoak. Materiala hezkuntza sare osoan erabili ahal izateko utzi dute eskuragarri Euskaraldiko webgunean.
Unitate didaktikoak 3 fasetarako prestatu dira:
Unai Arellanok, ikastolen elkarteko ordezkariak, azaldu duenez, unitate didaktiko hauek lantzeko eskoletan irakasle zein ikaslez osatutako talde dinamizatzailea osatzea proposatzen dute. “Euskaradinamizatzaileak” izena eman diote sustatzaile talde hauei eta unitate didaktikoetan agertzen diren jarduerak bideratzea izango lukete helburu.
Gipuzkoako Urtxintxa eskolako koordinatzaile Maite Asensiok, bere partetik, hizkuntza praktiken aldaketan haurrek jokatu dezaketen rol aktiboa garrantzitsua dela adierazi du. Zentzu honetan, unitate didaktikoek haur eta lehen hezkuntzan eragin handia ukan dezaketela esan du.
Irrien lagunak elkarteko Garazi Urrosolok adierazi duenez, ahalegin berezi bat egin dute unitate hauek hezkuntza ez-formalera egokitzeko, haurrekin modu ludiko eta erakargarrian jarduteko aukera ematen baitu horrek. Asmo horrekin garatu dute Irria aldizkariaren ale monografiko bat aurten. Aldizkaria Lehen Hezkuntzako unitateetan txertatu da tresna pedagogiko osagarri gisa.
Aldizkaria 2 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da, eta 4 atal izango ditu:
Aldizkaria urrian kaleratu eta Euskal Herriko ikastetxeetan zabalduko da Kutxa Fundazioarekin eginiko elkarlan bati esker.